Oriol Urkijo Antonio Maria
Antonio Maria Oriol Getxon jaio zen 1913an eta Madrilen hil 1996an, Jose Maria Oriolen anaia. Bigarren Errepublikaren aurkako altxamendu militarrean parte hartu zuen (1936). Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, industri jarduerari ekin zion. Justiziako ministro izan zen (1965-73); Ordena Publikoaren legea egin eta bi salbuespen-egoera ezarri zituen Gipuzkoa eta, ondoren, Espainia osoan. Francoren erregimenean garrantzi handiko politikaria izan zen; Estatuko Kontseiluko lehendakaria izan zen (1973-79). GRAPO talde armatuak bahitu egin zuen Madrilen 1976ko abenduan eta poliziak askatu zuen 1977ko otsailean.
I: Harluxet