Muhammad I.a
Muhammad I.a Kordoban jaio 823an eta bertan hil zen 886an. Kordobako emir omeiatarra (852-856), Abd-ar-Rahman II.aren semea eta ondorengoa.
Toledoko altxamenduari aurre egin behar izan zion (853 - 858) eta Ordoņo I.a garaitu zuen Guadaleceteko batailan (854). Iruņeko errege Fortun I.a Gartzes preso izan zuen (860 - 882). Mozarabiarrak matxinatu zirenean, jazarri egin zituen eta Al Andalus-ko kristauen buru espirituala San Eulogio presbiteroa exekutatuz altxamenduari amaiera eman zion (859).
Iturria: Elhuyar