Orbe, Joan Nepomuzeno
Joan Nepomuzeno Orbe Ermuan jaio zen 1817an eta hil 1891an, Jose Maria Orberen semea. Lehen Gerra Karlistan, parte hartu zuen karlisten alde eta komandante egin zuten. Frantziara joan eta bertan zenbait konspiraziotan parte hartu zuen. Ermuako alkate (1859, 1866, 1868) eta Bizkaiko senadore izan zen (1871). Don Karlosen ondoan egon zen beti eta kargurik gorenak lortu zituen; kapitain jeneral izendatu zuten 1891n.
Loturak: Orbe, Jose Maria;
I: Harluxet