Orbe, Jose Maria
Jose Maria Orbe Bergaran jaio zen 1848an eta ez dakigu noiz hil zen. Joan Nepomuzeno Orberen semea. Don Karlosen aldekoa zen; 1868ko iraultza zela eta Frantziara joan zen familiarekin. Karlisten aldeko ekintzetan parte hartu zuen; Doņa Margaritari Frantziara pasatzen lagundu zion (1874). Euskal Herrira itzuli eta Bizkaia eta Gipuzkoan karlisten aldeko propagandari ekin zion. Bizkaiko diputatu, Ermua eta Astigarragako alkate eta Gipuzkoako Foru Aldundiko lehendakaria izan zen (1911).
Loturak: Orbe, Kandido;
I: Harluxet