Moreno Plaza, Enrike
Enrike Morena La Unión-en jaio zen 1906an eta itsasoan hil 1937an. Itsasontzi-kapitain euskalduna, jaiotzez murtziarra. Cartagenako itsas eskolan ikasi eta Bilbon egin zituen praktikak. Pasaiako itsas konpainian kapitain-agiria jaso zuen (1933). Espainiako Gerra Zibilaren garaian, frankistak Pasaiara iritsi aurretik, ebakuatu-talde bat Bilbora eraman zuen (1936). Euzko Jaurlaritzak ontzia errekisatu eta Moreno izendatu zuen kapitain; ontziari "Nabarra" izena eman eta zaintza- eta eskolta-lanak agindu zizkioten. Gipuzkoa, Bizkaia eta Donostia bouekin batera Galdames posta-ontzia eskoltatzen ari zela, Canarias gurutzontzi frankistaren erasoa jasan zuen Matxitxako lurmuturraren aurrean eta tripulazioarekin batera hondoratu zen.
I: Harluxet