<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Nabarra
Espainiako Gerra Zibilaren hasieran Euzko Jaurlaritzaren itsas armadaren bou armatua; bi kanoiz hornitutako bakailao-ontzia zen. 1937an, beste hiru bourekin, Euzko Jaurlaritzako Galdames posta-ontziaren eskolta-lanetan ari zela, nazionalen Canarias gurutzontziak eraso zien; posta-ontzia laino artean ezkutatu zen. Nabarrak gogor eutsi zion erasoari ia hondoratu zen arte. Tripulazioaren erdia hil eta gainerakoak preso hartu zituzten.
Loturak: Moreno Plaza, Enrike;
I: Harluxet