Mercado de Zuazola, Rodrigo Santxez de
Rodrigo Santxez Merkado Oņatin jaio zen 1460 / 1470 bitartean eta Valladoliden hil 1548an. Elizgizon Katolikoa izan zen. Huescako Unibertsitatean katedraduna zen. Inkisizioan jardun zuen Espainian: Valentziako inkisidorea, Gaztelako Inkisizioko Kontseilu Goreneko kidea eta Aragoiko Inkisizioko prefektu orokorra izan zen. Fernando II.a eta Isabel I.a errege-erregina Katolikoen gortean ere eragin berezia izan zuen. Mallorcako (1511) eta Ávilako apezpiku (1522) izendatu zuten. 1540an Oņatin unibertsitatea eraikitzeko baimena lortu zuen Paulo III.a aita santuagandik eta hori bideratzen saiatu zen ondoko urteetan.