Mendoza, Pedro Gonzalez de
Pedro Gonzalez Mendozan jaio zen 1340an eta Aljubarrotan, Portugal, hil zen 1385ean. Pedro I.aren jarraitzailea izan zen eta Valentziako setioan parte hartu zuen (1364); Enrike II.a Trastamararekin izandako arazoetan Pedro I.aren ondoan ibili zen, baina Enrike II.a erregetu zutenean, honen esanetara jarri zen. Joan I.aren erregealdian, errege-jauregiko laguntzaile nagusi izendatu zuen. Aljubarrotako guduan hil zen. Gorteko poesiaren aitzindari izan zen; Baenaren Kantutegian bilduta daude bere gaztelaniazko zein galizierazko poesiak. Guztiz garatu gabe zegoen gaztelania goratzen eta poesiarako egokitzen saiatu zen, hizkuntzari malgutasuna emanez.
I: Harluxet