Loma, Jose Maria
Jose Maria Loma Aņana Gesaltza-n jaio zen 1822an eta bertan hil zen 1893. Karlisten kontra borrokatu zen Donostian Lehen Gerra Karlistan. Afrikako gerran parte hartu eta Uad Rasko guduaren ondoren teniente koronel izendatu zuten. Bigarren Gerra Karlistan ere parte hartu zuen: Santa Kruz apaizaren eta Lizarraga jeneralaren kontra borrokatu zen; Gipuzkoan gudu askotan parte hartu zuen, baita Bilbon eta Trebiņon ere. Gerra ondoren, eskualde militarreko kapitain jeneral izendatu zuten. 1890eko hamarkadako meatzarien grebetan bitartekari-lanak egin zituen, eta langileen eskakizun asko onar zitezen lan egin zuen.
I: Harluxet