Lizarraga Eskiroz, Antonio
Antonio Lizarraga Iruņean jaio zen 1817an eta Erroman hil 1877an. Zumalakarregiren esanetara ibili zen; Bergarako hitzarmena onartu eta, ondoren, teniente-kargua eman zioten. 1868ko iraultzaren ondorioz Frantziara joan zen. Don Karlosen esanetara jarrita itzuli egin zen; Gipuzkoako komandante nagusi izan zen. 1874an Aragoiko komandante jeneral eta estatu nagusiko buru izendatu zuten. Somorrostroko guduan parte hartu ondoren Kataluniara joan zen Seo d'Urgell defendatzera eta preso hartu zuten (1875). Preso-trukaketa batean libre utzi eta Lizarraren defentsa antolatzera eraman zuten.
Loturak: Jose Maria Loma;
I: Harluxet