Lekerika Erkizia, Jose Felix

Jose Felix Lekerika Bilbon jaio zen 1891n eta hil 1963an. Deustuan, Madrilen eta Londresen zuzenbide-, ekonomi eta politika-ikasketak egin zituen. Mauraren jarraitzailea, Toledoko diputatu izan zen Gorteetan (1916 - 1923). Euskal nazionalismoaren etsai porrokatua izan zen eta Espainiako Bigarren Errepublika garaian JONSekin harremanak izan zituen. Francoren altxamenduan parte hartu eta ondoren Falange Espainolan sartu zen. Frankistek Bilbo hartu zutenean, Bilboko alkate izendatu zuten (1938). Geroago, Frantzian enbaxadore, Espainiako atzerri-ministro, AEBetan enbaxadore eta NBEn Espainiako ordezkari izan zen.

Iturria: Harluxet