<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Nazio Batuen Erakundea (NBE)
1945ean, Nazioen Elkartearen lekukoa harturik, munduko nazioen arteko bakea eta segurtasuna ziurtatzeko sortu zen erakundea. Bigarren Mundu-Gerra amaitzean, San Frantziskoko konferentziara bildu eta Nazio Batuen Karta sinatu zuten 51 estatuek, gerran aliatuen alde jardun zuten estatuek, sortu zuten (1945-VI-26). Nazioarteko bakeari eta segurtasunari eusteko konpromisoaz gain, estatuen arteko lankidetza ekonomiko, sozial eta kulturala bultzatzea eta herrien autodeterminazio-eskubidea hitzartu zuten.
Giza eskubideen deklarazio Unibertsala egin zuen (1948 - XII - 10).
Gaur egun ia munduko estatu independente guztiak dira kide, txiki batzuk izan ezik (Suitza, Andorra, Liechtenstein, Monako, Nauru, San Marino, Tonga, Vatikano Hiria eta Taiwan). NBEren egoitza New Yorken dago.
Iturria: Harluxet