Lardizabal Uribe, Miguel
Migel Lardizabal San Juan de Molinon jaio zen 1744an eta Bergaran hil 1824an, Manuel Lardizabalen anaia. Teologia eta historia ikasi zituen Valladoliden. Godoy gobernuburu zenean, Gipuzkoako diputatu nagusi (1790) eta Bergarako Erret Mintegiko zuzendaria (1801) izan zen. Fernando VII.ak Indietako ministro unibertsal izendatu zuen eta Cádizko Konstituzioa indarrean egon zen bitartean hartutako erabakiak indargabetzen saiatu zen. Erregeak beragan zuen konfiantza galdu eta preso egon zen Iruņean; libre geratutakoan Bergarako Mintegira itzuli eta zuzendaritzan segitu zuen.
Iturria: Harluxet