Lardizabal Uribe, Manuel
Manuel Lardizabal Seguran jaio zen eta Madrilen hil 1820an. Karlos III.aren erregealdian izen handia lortu zuen. Errege-kontseilaria zela, legeria kriminala berritu eta eguneratu zuen. Gaztelako Kontseiluak Baionako biltzarrerako ordezkari izendatu zuen (1808) eta Jose I.aren alde agertu zen hasieran, baina gero jarreraz aldatu zuen. "Real Academia Espaņola de la Lengua"-ko idazkari eta hainbat elkartetako kidea izan zen.
Loturak: Migel Lardizabal;
Iturria: Harluxet