Karlos V.a Frantziakoa
Karlos V.a Jakituna Vicennes-en jaio zen 1338an eta Nogent-sur-Marne-en hil 1380an. Frantziako erregea (1364 - 1380), Joan II.a Onberaren semea.
Bere aita preso zegoen bitartean (1356 - 1360) erregeorde izan zen eta Nafarroako Karlos II.ari Parisen Étiene Marcel-ek gidatutako altxamenduei aurre egin behar izan zien. Ingalaterrarekin Bretingy-ko Ituna sinatu zuen (1360). Errege zelarik, Karlos Gaiztoari bakea ezarri zion eta Ingalaterrari konkistatutako lurralde gehienak kendu zizkion. Bere agintaldian aldaketa ekonomikoak eta eraikuntza ugari burutu zituen. Bere semea Karlos VI.a izan zuen ondorengoa.
Loturak: Konpainia Handiak; Rue, Jacques;
Iturria: Elhuyar