Rue, Jacques
XIV. mendean bizi izan zen pertsonaia, Karlos II.a Nafarroakoaren txanbelana eta aholkularia. Frantziako Karlos V.aren aginduz Jacques Paris ondoan atxilotu zuten 1378an. Nafarroako erregea eta Ingalaterrako erregea, elkar harturik, Frantziako Karlos V.aren kontrako ekintza prestatzen ari zirela eta bera bitartekari zebilela aitortu zuen. Epaitu eta burua moztu zioten; ondoren laurdenkatu eta gorputz-adar bana eskegi zuten Parisko lau ate nagusietan.
I: Harluxet