Marcel, Étienne

Etienne Marcel ~1316an jaio zen eta Parisen hil 1358an. Parisko merkatarien preboste izan zen (1355) eta 1356 eta 1357ko Estatu Orokorretan garrantzi handia izan zuen. Karlos dofina (Karlos V.a) menpean ipini nahian, Nafarroako Karlos II.a Nafarroakoarekin aliatu eta dofinaren kontseilari nagusiak hil zituen. Nagusi bihurtu zen Parisen, ingelesen eta nafarren laguntzaz (1358). Dofinaren aldeko batek hil zuen.

I:Haluxet