Karlos VI.a Frantziakoa, Maitatua
Karlos VI.a Parisen jaio zen 1368an eta 1422an hil. Frantziako erregea (1380 - 1422), Karlos V.aren semea. Isabel Bavariakoarekin ezkondu zen. Adinez txikia zenean bere osaben menpean erreinatu zuen, baina adin-nagusitasuna lortu ondoren, hauek baztertuz bere aitaren kontseilariei deitu zien. Burutik nahasten hasi zen (1392); alderdi armagnactarraren eta borgoinarraren arteko borrokak eta anarkia tarteko, Troyesko ituna sinatu zuen (1420), eta erresumaren parterik handiena, Loiratik iparralderakoa, Ingalaterraren esku gelditu zen (1422).
Iturria: Harluxet