<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Judu-sarraskia
Nafarroako Karlos I.a Burusoila (Frantziako IV) hil ondorengo krisi politikoaren eraginez, Nafarroako juduen aurka egindako erasoak (1328). Frantzian sortutako mugimendu antisemitak juduak handik egoztea ekarri zuen (1306). Asko Hego Euskal Herrira iritsi ziren, Nafarroako Erriberara batik bat; haiekin batera sartu zen juduen aurkako mugimendua ere. Karlos I.a hil zenean (1328) hasi ziren jazarpen eta hilketak; Biana, Lizarra, Gares, Funes eta San Adrianen judu asko hil zituzten. Iruñea eta Tuterakoak, berriz, agintarien laguntzari esker salbatu ziren. Joana II.a eta Felipe Évreuxkoa armadarekin iristean amaitu zen sarraskia.
Iturria: Harluxet