Blanka Borgoniakoa
Blanka Borgoniakoa 1296an jaio zen eta Maubuisson-en hil 1325ean. Oton IV.aren alaba. Nafarroako Karlos I.arekin, Frantziako V.a, ezkondu zen (1307). Luis I.a Setatiaren emaztea Margaritarekin eta Felipe II.a Luzearenaren Joana Borgoniakoarekin adulteriotan konplize izatea egotzi zioten. Château Gaillard-en giltzaperatu zuten (1313). Nafarroako Karlos I.ak emaztea zapuztu (1322) eta Maubuisson-go abadian sartu zuten hil artean.
Iturria: Enciclopedia de Espaņa