Karlos I.a Anjoukoa
Karlos I.a Anjoukoa 1226an jaio zen eta Foggian hil 1285ean. Printze kapetarra, Napoli eta Siziliako erregea (1266-85) eta Anjou, Maine eta Proventzako kondea (1246-85). Frantziako Luis VIII.aren semea eta San Luisen anaia zen. Zazpigarren gurutzadan izan zen, anaiari lagunduz (1248-50). Napoli eta Sizilia konkistatu zituen (1260), eta Balkanetara zabaldu zuen bere agintea. Bezpera Siziliarrak izeneko 1882ko matxinadaren ondorioz, galdu egin zuen Siziliako uhartea; bitan banatu zen erresuma: Siziliakoa, bata, Napolikoa, bestea.
Iturria: Harluxet