Luis VIII.a Lehoia
Luis VIII.a Parisen jaio zen 1187an eta Montpensier-en hil, Auvernia, 1226an. Frantziako erregea (1223 - 1226), Isabel Hainaut-ekoa eta Felipe Augustoren seme eta ondorengoa. Joan Lurgabea garaitu zuen (1214). Erregetu zutenean, ingelesei Poitou, Saintonge, Angoumois, Limousin, Perigord eta Bordelaisko zati bat kentzeaz gain, albitarren aurkako gurutzadaren bitartez (1215 - 1219) ia Languedoc osoa menperatu zuen, Tolosa izan ezik.
Iturria: Harluxet