Joana Manuel, Doņa
Doņa Joana ez dakigu noiz jaio zen eta 1383an hil zen. Bizkaiko XIX. andrea (1366 - 1371). Enrike II.a Trastamarakoarekin ezkondu (1350) eta senarraren alde borrokatu zuen beti. Gaztelako erregina (1369 - 1379).
Toron preso hartu ondoren (1356), Zaragozara jo zuen Aragoiko Pedro IV.aren babesera; ondoren, Frantzian gorde zen. Gaztelara itzuli, Toledoko setioan esku hartu eta Gaztelako erregina egin zuten (1369). Joana eta Enrikeren semea Gaztelako Joan I.a izan zen ondorengo Gaztelako errege eta Bizkaiko Jaun.
Iturria: Elhuyar