Jemein Lanbarri, Zeferino
Zeferino Jemein Abandon, Bilbo, jaio zen 1887an eta Bilbon hil 1965ean. Sabino Arana Goiri eta Luis Arana anaien laguna zen eta haien eraginez giro nazionalistan sartu zen. "Euzkeltzale Bazkuna" kultur elkartearen sortzaileetakoa izan zen (1910). Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari zela, Comunión Nacionalista Vasca-rekin (CNV) bat egiteko harremanetan parte hartu zuen eta, Gallastegi eta Erraztirekin batera, Jagi-Jagi sortu zuen (1932). Euskal Herriko aldizkarietan euskaraz "Oleskari bijak komedia" eta gaztelaniaz "Las bellezas de Aralar eta Biografía de Arana Goiri'tar Sabin e Historia Gráfica del Nacionalismo" idatzi zituen.
Iturria: Harluxet