<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Jagi-jagi

Iritzi- eta informazio-astekari politikoa (Bilbo, 1932). EAJtik bereizitako talde abertzale erradikalaren organoa izan zen: Espainiako Bigarren Errepublikaren aurka, Euskadiren independentziaren alde eta Espainiako boterearekiko hitzarmenen aurka azaldu zen. 1933an desagertu eta geroztik agertu-desagertu ibili zen, betiere EAJren kontrako iritziari eutsirik. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean desagertu zen (1936).

Loturak: Zeferino Jemein;

Iturria: Harluxet