Pedro II.a Aragoikoa
Pedro II.a 1177an jaio zen, baina, ez dakigu non eta Muret-en hil zen 1213an. Aragoiko erregea eta Kataluniako erregea Pedro I.a izenaz (1196 - 1213). Alfontso II.a Garbiaren semea.
Bere erregealdian gobernu-organismoak instituzionalizatu egin ziren. Valentzia-ko erresuman musulmanen aurka borrokatu zen eta Nafarroako Antso VII.a Azkarra eta Gaztelako Alfontso VIII.a erregeekin batera, Navas de Tolosako batailan parte hartu zuen (1212). Albitarren heresiari amaiera eman asmoz aita santuak bidalitako ordezkaria hil zuten herejeek eta Inozentzio III.a aita santuak albitarren aurkako gurutzada antolatu zuen; gurutzada horren kontra borrokatu zen Pedro II.a, eskomikatua izateko mehatxua izan zuen arren. Frantziako hego-ekialdeko lurraldeak konkistatu nahian ari zela Muret-eko batailan hil zuten, 1213an.
Iturria: Elhuyar