Giron Ezpeleta, Francisco (Ahumadako dukea)
Frantzisko Giron Iruñean jaio zen 1803an eta Madrilen hil 1869an. Bere aita Pedro Agustin Gironekin, "Salvaguardias Nacionales" guardia-taldea sortzeko proiektua aurkeztu zuen Gorteetan, baina proiektuak ez zuen aurrera egin. Narváez jeneralaren estatu nagusiko buru zenean, Narváez jenerala zauritu egin zuten eta berak hartu zuen tropen agintea. Bandolero eta karlisten aurkako borrokan arrakasta handia lortu zuen Toledon eta Ávilan. Hori zela eta, berak izan zuen Espainian ordena eta legea betearaziko zituen guardia militarra sortzeko ardura; hortik sortu zen "Guardia Civil" izenekoa (1844). Bertako inspektore nagusia izan zen 1854 arte, eta 1856 - 1859 bitartean.
Iturria: Harluxet