Gillermo X.a Akitaniakoa
Gillermo X.a Akitaniakoa Tolosan jaio 1099an eta Santiago Konpostelakoan hil zen 1137an. Akitania eta Gaskoniako dukea (1127 - 1137). Gillermo IX.aren semea. Gillermo X.a hil zenean bere alaba Leonor, Akitaniako eta Gaskoniako dukesa, Frantziako Luis VII.arekin ezkondu zen, eta horrela, Akitaniako dukerria Frantziako koroak bereganatu zuen.
Iturria: Elhuyar