Gilermo IX.a Akitaniakoa (Trobalaria)
Gilermo IX.a Trobalaria 1071an jaio zen eta 1126an hil zen. Poitiers-eko kondea eta Akitaniako dukea. Gilermo VIII.aren semea.
Gilermo IX.a bere garaiko agintari garrantzitsuenetakoa bat izan zen. Lehenengo Gurutzadan parte hartu zuen. Tolosako konderria hartu zuen eta Hego Euskal Herrian ibili zen almoravideen aurkako gerran. 1125ean eman zion Baionari bere lehen forua.
Okzitanieraz kantatzen zuen eta bere poesietatik hamaika jaso dira eta maitasun lirikan berritzailetzat hartu izan da.
Iturria: Enciclopedia de Espaņa