Luis VII.a Gaztea
Luis VII.a ez dakigu non jaio zen 1120an eta Parisen hil zen 1180an. Frantziako erregea (1137 - 1180), Luis VI.a Potoloaren semea eta ondorengoa.
San Bernardoren bigarren gurutzadan parte hartu (1147 - 1149) eta Federiko Bizargorriaren aurka Alexandro III.a aita santuari lagundu zion. Hirutan ezkondu zen: Leonor Akitaniakoarekin (~ 1138an ezkondu eta 1152an zapuztua), Konstantza Gaztelakoarekin (1154) eta Adela Champagnekoarekin (1160). Ondorengoa bere seme Felipe II.a Augusto izango zen.
Iturria: Elhuyar