Garci Fernandez
Fernandez Gartzi Burgosen jaio zen 938an eta Medinaceli edo Kordoban hil zen 995ean. Gaztelako Fernan Gonzalez-en semea. Araba eta Gaztelako kondea izan zen 970 - 995 bitartean. Kordobako kalifarekin tregua sinatu (971) eta hiru urte geroago Soriako Gormaz eta Deza hiriei eraso zien. Ramiro III.a leondarren eta Antso II.a Gartzes Abarka nafarraren laguntzaz musulmanen kontra jardun zuen (985). Al-Mansurrek galdutako lurraldeak berreskuratzeko ekintza prestatu zuen. Honi aurre egiteko, Gartzi Fernandez-ek gaztelau eta arabarrekin tropa osatu zuen; borrokan hil zuten. Bere seme Antso Gartzia izan zuen ondorengoa.
Iturria: Harluxe