Ramiro III.a
Ramiro III.a ez dakigu non jaio zen 961ean eta Astorgan hil 985ean. Leongo erregea (966 - 984), Antso I.aren seme eta ondorengoa. Ramiro III.ak, Gaztelako konde García Fernándezek eta Nafarroako Antso II.a Gartzesek koalizio larderiatsua osatu zuten musulmanei ekiteko, baina Al-Mansur buruzagiak hirurak garaitu zituen (981).
I: Harluxet