Berengela Leon eta Gaztelakoa

Gaztelako Berengela Burgos-en jaio omen zen 1181ean eta Burgosen bertan hil 1246an. Leongo (1197 - 1204) eta Gaztelako (1214 - 1218) erregina. Gaztelako Alfontso VIII.aren eta Leonor Ingalaterrakoaren alaba. Leongo Alfontso IX.arekin ezkondu zen (1197), baina ezkontza hori 1204an baliogabetu zuten.

Bere anaia Enrike I.a hil zenean, Gaztelako erregetza eskuratu zuen eta bere senarra hil ondoren, bere seme Fernando III.aren alde abdikatu zuen.

Iturria: Elhuyar