Ezpeleta Galdeano, Jose

Joxe Ezpeleta Bartzelonan jaio zen 1740an eta Iruñean hil 1823an. Granada Berriko eta Nafarroako erregeordea izan zen. Kubara joan eta Panzacolako (1781) eta Kubako gobernadorea izan zen (1785). Ipar Amerikako Independentzi gerran ingelesen kontra borrokatu zen. Mariskal nagusi eta Santa Fé-ko erregeordea izan zen (1789-97). Karlos IV.ak "Ezpeleta Beireko kondea" titulua eman zion (1797). Bere agintaldian herriaren berrikuntza eta txukunketarako proiektu asko sustatu eta gauzatu zituen; Granada Berriko kazetaritza bultzatu zuen.

Espainiara itzuli eta Godoy-ren eskariz Gaztelako Kontseiluko gobernadore izendatu zuten (1797-98). Godoy-ren gobernua erori zenean Iruñera erretiratu zen (1798). Kataluniako kapitain jeneral zelarik, frantsesen inbasioa suertatu zen eta Bonaparte onartu ez zuenez, preso hartu zuten. Independentzi gerra amaitu ondoren Nafarroara itzuli eta Fernando VII.ak bertako erregeorde izendatu zuen (1814).

Iturria: Harluxet