Bonaparte, Jose
Jose Bonaparte Korsikan jaio zen, Corte-n, 1768an eta Florentzian hil zen 1844an. Napoliko erregea (1806 - 1808) eta Espainiako erregea (1808 - 1813). Napoleon I.aren anaia. Korsikako diputatua Bostehunen Kontseiluan (1796).
Errepublikaren egutegian "VIII. urteko Brumario 18aren" izeneko estatu-kolpearen prestaketan esku hartu zuen (1799 - XI - 19). Diplomazian ari zen bitartean, Lunévilleko Ituna, Amiens-ko Bakea eta Vatikanoarekiko Konkordatua sinatu zituen. Baionako konstituzioan oinarriturik hartu zuen Espainiako agintea (1808) eta frantziartutakoen laguntzaz, bere posizioa sendotu eta zenbait erreforma egiten saiatu bazen ere, ez zuen arrakastarik izan. Denboraldi batean Jose Bonaparteren gortea Gasteizen egon zen. Espainiako Independentziako Gerra piztu eta bere armadak galdu ondoren, Frantziara ihes egin zuen. Waterlooko batailaren ondoren, 1815eko ekainaren 18a, Ameriketako Estatu Batuetan bizi izan zen 1832arte; gero, Ingalaterran egonaldi labur baten ondoren Italiara joan zen. 1844ko uztailaren 28an hil zen, Florentzian.
Loturak: >Jean Blaise Goienetxe;> Joan Antonio Iza; >Gaspar Meltxor Jovellanos; >Jose Domingo Mazarredo;
Iturria: Elhuyar