Escoiquiz, Juan

Joan Escoiquiz Agoitzen jaio zen 1762an eta Rondan hil 1820an. Pertsonaia nafarra, jatorri bizkaitarreko familiakoa. Karlos III.aren zerbitzura egon zen apaiztu zen arte. Fernando VII.a izango zenarekin harreman onak izan zituen; Godoyk printzearen prezeptore izendatu zuen (1795). Fernando VII.a erregetu zenean, Baionako elkarrizketetara joan zedin konbentzitu zuen eta enperadore frantsesa Espainiako koroaren jabe egin zen. Napoleonen kontrako Espainiako Independentziaren gerran Frantzian bizi izan zen; Fernando VII.a Espainiara itzul zedin negoziatu zuen (1813); Fernando VII.ak justizi ministro izendatu bazuen ere ez zuen erabateko konfiantzarik Escoiquizgan eta gero kargutik kendu eta Murtziako gazteluan atxilotu zuen. Erregearen konfiantza berreskuratu eta berriz ministro izan zen, baina berriro kargutik kendu eta Rondara desterratu zuen. Itzulpenak eta bere bizitza publiko eta politikoaren inguruko gertaerak kontatzen zituzten liburuak idatzi zituen.

Iturria: Harluxet