Karlos III.a Espainiakoa
Karlos III.a Madrilen jaio zen 1716an eta bertan hil 1788an. Espainiako erregea (1759 - 1788), Karlos VII.a izenaz Napoli eta Siziliako erregea (1734 - 1759) eta Parmako dukea (1731 - 1735), Felipe V.aren eta Isabel Farnesiokoaren semea.
"Argiaren mendeko" erregea izan zen. Frantziarekin Familia-ituna sinatu zuen (1761), Britainia Handiaren aurkako Zazpi Urteko Gerrari hasiera emanez. Despotismo ilustratuaren aldeko izan zen eta Aranda, Jovellanos, Camponanes eta Floridablanca ministroen laguntzaz, Espainia modernizatzen saiatu zen.
Elizaren egituraren kontra egin zuen, Jesuitak Espainiatik egotzi zituen (1767), nekazaritza eta merkataritza bultzatu zituen, San Carlos banketxea sortu zuen, finantzak indartu eta artea suspertu zuen. Bere erregealdian, Peņafloridako kondea buru zutela, Gipuzkoako agintari talde batek Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea sortu zuen (1765). Gerora "Banco de Espaņa" izena hartuko zuen "Banco de San Carlos" sortu eta Frantzisko Cabarrus izango zen bertako zuzendari (1782).
Loturak: >Agirre Hortes, Jose Maria; >Gardoki Arrikibar, Francisco Antonio; >Manuel Girior; >Pedro Frantzisko Goossens; >Manuel Lardizabal; >Urbina, Joan Manuel;
Iturria: Elhuyar/ Lur