Raimundo Gilermo V.a
Raimundo Gillermo V.a. Zuberoako XI. bizkondea (1244-57). Raimundo Gilermo IV.aren seme eta ondorengoa. Ingalaterrako Enrike III.a erregearen menpe egotea ez zuen atsegin eta Nafarroako erregearen basailua izan nahiago zuen. Errege ingelesaren ordezkariak Gaskoniako gorterako deia egin zionean ez zen joan eta ingelesen erantzuna berehala iritsi zen: Maule hartu zuten eta Raimundo Gilermok bakea sinatu behar izan zuen. Ondoren Atharratzeko jaunaren aurka borrokatu zen, honek bizkondetza kendu nahi baitzion. Ingalaterrako erregearen aldekoek eraso egin zioten geroago: Mauleko gaztelua setiatu zuten eta borrokan hil zen Raimundo Gilermo. Bere seme Auger III.a Zuberoako azken bizkondea izan zen.
I: Harluxet