Joan Lurgabea
Joan Lurgabea Oxford-en jaio zen 1167an eta Newark-en, Nottinghamshire, hil 1216an. Ingalaterrako erregea (1199 - 1216). Enrike II.a Plantagenet eta Akitaniako Leonorren semea, eta Rikardo I.a Lehoibiotzaren anaia eta ondorengoa.
1189an, Joan Lurgabeak bere aitaren aurkako altxamendua bultzatu eta haren ondorioz hil zen Enrike II.a. 1202an Nafarroako Antso VII.a Azkarrarekin bake eta lankidetza hitzarmena sinatu zuen. Felipe II.a Augusto Frantziako erregeak deitu zuen gortearen aurrean, Isabel Angulemakoa bahitu zuelako. Feudo frantsesak kendu zizkioten (1202). Bere aliatuek, haien artean Oton IV. enperadore germaniarra, Bouvinesko bataila galdu zuten (1214) eta bera ere La Roche-aux-Moines-en garaitu zuten. Porrot horiek Ingalaterran oposizioa handia sorrarazi zien, eta nobleen altxamenduaren ondorioz, "Magna Carta" onartu behar izan zuen, 1215ean. Bere seme Enrike III.a izango zen hurrengo Ingalaterrako erregea.
Loturak: >Luis VIII.a Lehoia;
Iturria: Elhuyar