Egia, Nazario

Nazario egia Durangon jaio zen 1777an eta Tolosan hil 1865ean. Frantzisko Ramon Egiaren iloba. Militar absolutista izan zen. Konbentzio-Gerran Frantsesen aurka (1793) eta Napoleonen kontrako gerran parte hartu zuen. Fernando VII.ak Galiziako kapitain nagusi eta mariskal nagusi egin zuen. Egia etxeko konde titulua jaso zuen (1830). Lehen Gerra Karlistan (1833 - 1839) Bilboko hirugarren setioan karlisten buruzagi izan zen. Bergarako Hitzarmena onartu egin zuen; teniente jeneral izendatu (1849) eta Tolosara erretiratu zen. 1853an biziarteko senadore egin zuten.

Iturria: Harluxet