Egia Letona, Francisco Ramon

Frantzisko Ramon Egia Durangon jaio zen 1750ean eta Madrilen hil 1827an. Napoleon I.aren kontrako gerran Extremadurako armadako buruzagi izan zen (1809). Gaztela Zaharreko kapitain jeneral (1815) eta gerra-ministro izan zen (1814, 1817). Ministerioa utzi eta Granadara joan zen; konstituzioaren aldekoak atxilotzeari ekin zion han. Absolutista eta Fernando VII.aren aldekoa, absolutismoa berrezarri eta Riegoren altxamendua indargabetzeko Madrilerako martxa antolatu zuen (1820).

Hirurteko Konstituzionala ezarri zenean, Baionara ihes egin behar izan zuen (1820 - 1823). Angulemako dukearen armadarekin itzuli eta Oiartzungo Behin-behineko Batzarra antolatu zuen; Fernando VII.ak konde-titulua eman zion (1823). Nazario Egiaren osaba.

Iturria: Harluxet