Dorregarai, Antonio
Antonio Dorregaray Ceutan jaio zen 1823an eta Zaragozan hil 1882an. Oso gazterik armada karlistan sartu eta Bergarako hitzarmenaren lekuko izan zen. Esparteroren agindupean borrokatu zen gero, eta teniente koronel egin zuten. Afrikan eta Kuban borrokatu ondoren, berriz karlistengana bildu eta Don Karlosen aholkulari militarra izan zen; goi-karguak lortu zituen. Tropen berrantolaketari ekin zion Abanton eta Somorrostron eta Don Karlosek Eraulgo markes titulua eman zion.
Iturria: Harluxet