Berengela Nafarroakoa
Berengela ez dakigu noiz eta non jaio zen eta Le Mans-en hi zen 1230ean. Nafarroako printzesa (1165 - 1230) eta Ingalaterrako erregina (1191 - 1199). Antso VI.a Jakitunaren alaba, Antso VII.a Azkarraren arreba eta Blankaren ahizpa. Rikardo I.a Lehoibihotzarekin ezkondu zen Zipreko Limasol hirian (1191 - V - 12), eta ondorioz, Ingalaterrako erregina bihurtu zen.
Bere senarrari hirugarren gurutzadan lagundu zion (1191). Akitania Ingalaterrako koroaren menpe zegoen eta Nafarroarekiko harremanak hobetu ziren. Nafarroa beherea Nafarroako erreinuan sartu zen betiko. Garai hartan Antso VII.a Azkarra nagusitu zen Gaskonian, Rikardo Lehoibihotzaren izenean. Senarra hil zenean Ingalaterrako erregina izateari uko egin eta Le Mansera erretiratu zen. Bertan hil zen 1230eko abenduaren 23an.
Iturria: Elhuyar/ Lur