Aznar Galindez II.a (Azenari Galindones II.a)

Aznar Galindez II.a Aragoiko kondea izan zen, Aznar Galindez I.aren semea eta ondorengoa. Nafarroako Gartzia Iņigez erregearen alaba Oneka Garseanes-ekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Andregoto Galindez (Gartzia I.a Santxezekin ezkondu zen), Gartzia eta Santxa.

Bere alaba Santxa Huescako Tawil erregearekin ezkondu zen eta Aragoiko ondorengo kondea bere seme Galindo Azenariz izango zen. 

Iturria: Auņamendi