Andregoto Galindez

Andregoto Galindez ez dakigu non jaio zen eta Aibarren hil 972an. Iruņeko erregina eta Aragoiko kondesa, Galindo Aznar II.a eta Santxaren alaba. Bere lehengusu zuzena zen Gartzia I.a Santxezekin ezkondu zen, baina, ezkontza zapuztu egin zen ahaidetasun hori zela eta. Aragoiko konderriko oinordekoa zenez bere seme Antso II.a Gartzes Abarka izan zen ondorengoa, Nafarroako errege eta Aragoiko konde.

Iturria: Harluxet/ Auņamendi