Karlos X.a Frantziakoa
Karlos X.a Versailles-en jaio zen 1757an eta Gorizian hil 1836an. Frantziako erregea (1824 - 1830). Luis XVaren biloba, Luis dofinaren semea eta, Luis XVI.aren eta Luis XVIII.aren anaia.
Bere ministro Villél-ek oso politika larderiatsua erabili zuen (1824 - 1828) eta ondorioz herria erregearen kontra jarri zen. 1829ko hauteskundeetan oposizioa irten zen garaile. Orduan, Karlos X.ak prentsa-askatasuna ezabatu eta hauteskunde-legea aldarazi zuen (1830). Paris altxatu egin zen, 1830eko iraultza izan zen. Ondoren, Karlos X.ak bere bilobaren alde abdikatu eta atzerriratu egin behar izan zuen. Frantziako azken errege borboia izan zen.
Loturak: Berrezarkuntza
Iturria: Elhuyar/ Lur