Jaime III.a Borboi-Parmakoa
Jaime Borboi-Parmakoa, Chalveteko dukeak. Espainiako erregegai karlista Jaime III.a izenaz (Vevey, Suitza, 1870 - Paris, 1931), Karlos Madrilgo dukearen semea. Austriako eta Errusiako armadetan ofizial izan zen. Boxer-en aurkako gerran eta Errusia eta Japoniaren arteko gerran parte hartu zuen. Tsar-ak Guardia Inperialeko husar-en koronel izendatu zuen. 1909an Alderdi Karlistaren buruzagitza hartu zuen (garai horretan Alderdi Karlistak jaimista izena hartu zuen). Hil aurretik, Espainiako Bigarren Errepublikak erbestera behartu zuen Alfontso XIII.arekin adiskidetu zen eta tronuaren arazoari amaia emateko itun bat sinatu nahi izan zuen honekin, baina ondorengorik gabe hil zen eta karlistek Alfontso Karlos Borboikoa, Jaimeren osaba, hautatu zuten ondorengo.
Iturria: Harluxet