Aizpurua Egaņa, Itziar

Itziar Aizpurua Deban jaio zen, 1941ean. ETAko kidea izan zen; frankismoaren aurka jarduteagatik atxilotu eta Burgosko prozesuan epaitu zuten (1970). Hamabost urteko kartzela-zigorra ezarri zioten eta horietatik ia zortzi kartzelan pasa ondoren libre utzi zuten (1976). Herri Batasuna sortu zenetik bertako kidea da. Espainiako Kongresuan Herri Batasunako diputatu izan da (1986).

Iturria: Harluxet