Maule-Lextarre

Maule Zuberoako hiriburua da. Gaztelu-gotorleku bat zuen muino batean magalean garatu zen. Akitaniako bizkonderriaren menpe egon zen (1023). Maule izenaz, 1150 - 1170 bitartean sortu zen. Akitaniako dukearen menpe (1257 - 1307) eta gero ingelesen agintepean egon zen (1307 - 1449). Gaston IV.a Foix-koak setiatu eduki eta hiria menperatu egin zuen (1449); baina, 1469an, hiritarrak altxa egin ziren eta Gaston IV. gainditu egin zuten. 

XVI. mendean Beltzuntze familiaren esku izan zen.

Erdi Aroan merkatal hiribildu garrantzitsu bilakatu zen, leku segurua baitzen bertako gazteluak babesten zuen bailara osoan. Zuberoako bizkondearen egoitza izan arren, ez zuen Maulek Zuberoako jurisdikzioan parte hartzen; Iraultza Frantsesa arte foru berezi batez gobernatu zen. Burges, kapitalista  eta protestanteen feudo izan zen;  Zubearoko lur-desjabetze garaian (1640), Iruriko kondea Arnaud-Jean Peire-k eskuratu zuen erregearen faborez (1641). Matalasek hiria hartu eta erre egin zuen. Ondoren , Matalas preso hartu eta lepoa moztu zioten, 1661ean. Lextarre herriarekin bat egin eta Maule-Lextarre izena ofiziala hartu zuen (1841); Zuberoako erakunde politikoak bertan bildu (Lextarreko intxaurrondoaren itzalpean) eta Gorteak ere bertan eratzen ziren (XIX. m.).

Iturria: Elhuyar