<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Ekin (talde politikoa)
Euskal Herriko talde politiko abertzale klandestinoa; Bilboko ikasle-talde batek sortua (1952), Jose Luis Alvarez "Txillardegi", Julen Madariaga eta Jose Benito Del Valle tarteko. Berehala zabaldu zen, Donostia eta Espainiako unibertsitateetako euskal ikasleen artean taldeak eratuz. EGI eta Ekin batu egin ziren (1955) eta Euzko Gaztedi izena hartu zuten. Gazteen erakundearen EAJ alderdiarekiko harremana zailduz joan zen eta tirabirak handituz. Jose Antonio Agirre lehendakariak egoera konpontzeko ahaleginak egin zituen, baina Hegoaldeko buruzagi nazionalisten eta Ekin-etik zetozen militanteen arteko lankidetza ezinezkoa izan zen. 1958an EAJren kontrola onartzen ez zutenek Euzko Gaztedi utzi eta talde politiko berria sortu zuten: Euskadi Ta Askatasuna (ETA).
Iturria: Harluxet